Ezinaiphatu Jinkoak, zuñen bideak baitira urrikaltarzuna eta egia, zuñen nahia ahalosoa, eta zuñen zuhurtarzuna hedatzen baita bazterretik bazterrera borthizki, oro dutialarik adelatzen eztiki; nula bethidanik aitzinikhusi baitzian gizonkente guziaren erorte hanitz deithoregarria Adamen gaintiegitetik heltu beharziana, eta misterio mentez gordean hitzartu baitzian bere huntarzunezko lehen egintzaren, Verboaren gizonegiteaz, era estaliago batez osotzea, amorekatik bere chede urrikalkorraren kuntre gizona, debru gaistoaren aitzipeaz hutsetara egotchirik, gal eledin, eta lehen Adamian eroriko zena, bigerrenian dohatsukiago eraikirik izan ledin; hastetik eta menten aitzinetik bere Seme Bakhoitzari haitatu eta adelatu zian Ama bat, zuñtarik aragistaturik sorthuren baitzen orduen bethadura dohatsuan; eta hain zian orotan gainti maithatu, nun·hartan batian ororen gozokienik haren gogoa phausatu baitzen. Hartakoz hura hanitzez Ainguru guziak eta saintuak oro beno betheago zian bere Jinkotarzunaren tresoretik elkhi zutian dohain guzien gaintiduraz, hala nun bekha­ tuaren thona orotarik bethi zelarik osoki chahu, eta oro eder eta narriogabe, halako chahutarzunezko eta saintutarzunezko bethedura berekin ekhar lezan, nun handiagorik Jinkoaz kampo ihula asma ez baitaite, eta hartara Jinkoaz besterik ihor gogoaz hel ez baitadi. Eta eskierki sori zen ezinago saintutarzun osoenaren leiñhuruez bethi argiturik ager ledin, eta sortzapeneko hutsaren thonatik arras chahu begiraturik, garhaite osoena suge zaharraren-gañen ukhen lezan Ama dohagarri harek, zuñi Jinko Aitak eman nahi ukhen baiteio bere seme bakhoitza, bere baithan bere bardin sorthua bera bezala maite duana, izateko hura berbera batetan Jinko Aitaren eta Birjinaren Seme; eta zuñ Semeak berak haitatu baitu bere Ama egiazkotzat; eta zuñtarik Espiritu Saintuak nahi ukhen baitu, konzebiturik izan ledin eta sor ledin Verboa zuñtarik bera jalkhitzen baita. Birjina aiphagarriaren sorzarozko chahutarzun hori, haren Saintutarzun miragarriarekin eta Jinko-Amaren goratarzun handiarekin osoki hertsirik, Eliza katolikoak, zuñ Espiritu Saintuaz bethi erakatsirik, egiaren habea baita eta zinkaya, Jinkoaganik ukhen jakitate bat bezala eta zelutiko erakaspenen artean khuntaturik bezala, hanitz eta hanitz bidez eta egitate ikhusgarrienez bethi egunetik egunera hobeki aguertzen, erakusten eta hazten ari izan da. Ezi erakaspen hori lehenlehen demboretarik etchekia, eta sinhestedunen bihotzetan barna lanthatua, eta Aphezkupu sakratuen harduraz eta artaz mundu katolikoan miragarriki hedatua, Elizak berak ezinago ageriki ezagutzera eman du, nuiz ere Birjina haren konzebizionea sinhesteduner publikoki aithortzera eta ohoratzera dudatu gabe eskentu baitu. Egitate nabarigarri horrez Birjina haren konzebizionea berhezi miragarri, eta beste gizonen hastapenetarik guziz bestelako, eta osoki chahu eta ohoragarri dela erakutsi du, eztianaz geroz Elizak saintuentako baizik bestarik egiten. Hartakoz ere hasterik ukhen eztian zuhurtarzunaz mintzatzeko eta haren bethiereko sorzaroaren erakusteko Guthun Saintuek zebatzen dutien berber hitzak hartzen ohi dutu Elizak bere ofizioetan eta zeremonia saintuetan, eta eretchekitzen dutu Birjinaren hatsarrer, zuñ izan baitira detse batetan eta berian jinko-zuhurtarzunaren gizoneguitearekin zerraturik. Nahi-bada horik oro sinhestedunez orotan unharturic diren, eta erakusten dien zer suhalamarekin Birjinaren konzebizione thonagabe horren erakasteari jarraiki izan den Erromako Eliza bera, zuñ baita Eliza guzien Ama eta buruzaguisa; haregatik Eli­ za haren egitate ederrek merezi die berheziki aiphaturik izatea, zeren den haren gehientarzuna eta nausigoa hañ handia, delakoz ere egia eta batarzun katolikoaren bilgunea, hartan baita bakharrik orbaingabe begiratu egiazko errelijionea, eta hartarik fedearen erakaspenak beste Eliza guziek hartu behar baitutie. Holatan Erromako Elizak deus eztu bibotzianago ukhen, zuña helpide gogagarrienez Birjinaren konzebizione tbonagabearen, eta haren ohoratzearen eta erakastearen ibenitzea, gerizatzea eta nausieraztea. Hori ageriki eta goratik aitbortzen eta erakusten die gure Aitzineko Erromaka Apbezkupu gehienen hainbeste egitate handiek; hayer, Apostolien gehienaren presunan, Jesu-Krist gure jaunak bere jinkatarzunaren meneaz, eman ukhen baitu gaingaineko arta eta photerea, achurien eta ardien bazkatzeko, anayen azkartzeko, eta Eliza guziaren zaintzeka eta gabernatzeko. Ainikere gure Aitzinekoek boztaria handiekin, bere mene Apostolikoaz, konzebizionearen besta Erromako Elizan ezari die, eta goratu, eta dohaintu die ofizio berhezi batez eta meza berhezi batez, zuñetan seguratua baita ezinago garbiki haren sarzarozka thonatik begiraturik izateko dohain berhezia; eta ohoratze hori ibeni ondoan, ahal oroz handitu eta hedatu die, bada induljentzia emaitez, bada haizutzez hirier, herrier eta erresumer Jinko-Amaren patrutako hartzea, konzebizione thonagabearen izenian; bada ere laidorio eginez komentu, ospitale, altbare eta Eliza eraiki diener konzebizione thonagabearen izenian, edo zinaren pean hitzeman dienez Jinko­Amaren hozitze chahua bere indar oroz gerizatuko diela. Geroago zinez boztu dira manhatzez Birjinaren konzebizionearen besta Eliza guziak etchekiko diala, haren sortzeko bestaren ber heñian; eta konzebizianearen besta bori zortzierrenarekin eginen diala Eliza guziak, eta guziek besta manhatu bezala edukiko diela, eta oficio pontifical izanen dela urthe oroz Birjinaren Konzebiziane egunian, gure Eliza Liberiano Patriarkalian. Eta gudiziatzen baitzien fededunen gogoetan bethi barnago sartzea Jinco-Amaren konzebizione chahuaren sinheste horren, eta hayen debozionearen azkartzea Birjinaren ohoratzeko bekhatu gabe konzebiturik bezala, atsehartu die gogotik baimenaren emaitez, Lauretako letanietan, baita mezako prefazioan ere, ospa ledin Mariaren konzebizione thonagabea, eta holatan sinhesteko leguea, othoitzeko legueak ezar lezan. Guk arren gure Aitzineko handien urhatser jarraikiten girelaric, lehenik hayek hain debotki eta zuhurki egin dutienak unhesten eta hartzen dutugu; bena haboro, Sixte IVn konstituzianea eztugularik ahazten, ofizio berhezi bati konzebizione thonagabearentako gure menearen indarra eman deiagu, eta baren egartea Eliza guziari ezinago gogo hunez haizu egin dugu.