Jaungoico, berbacaz adierazo ecin leiquianac, ceñen bidiac dirian erruquiya eta eguiya, ceñen borondatia dan guztiya eguin al izaitia, eta ceñen yaquituriya elduten dan gogor ertz batetic bestera, eta guztiya eguiten dauenac biguntasunagaz, lenagotic ezauturic betico iraun guztiric mundu guztiyaren galtzai guztiz negargarri, etorrico zana Adanec eguin euen pecatutic, eta erabaguiric guizonentzat ezcutauta egoan misteriyo bategaz, Jaungoicoaren semiac guizonaren araguiya artuta, bere ontasunac erabagui eraguin etsan lelengo gaucia, bere erruquiyac salbau gura euen guizon, diabruac pecatuan yausi eraguin etsana bere astruciyacaz, betico galdu ez cedin, eta lelengo Adanegan yausico zana, bigarrenian zoriyontasun gueiyagogaz altzau eta ereguiya izan cedin, autu eta prestau euen asieratic eta mundua baño lenagotic bere seme bacarrarentzat Ama bat, ceñegandic guizon eguinda, yaiyoco zan demporen betetasun zoriyonecoan, eta Ama ori, izatia dauquien beste gauza guztiyen ganetic aimbestian amau euen ce, beragan bacarric eucan atseguiñic andiyena. Orregatic bete euen ceruco doe, graciya eta mesede dogaric eta borondatez emonico, Jaungoicotasunetic ateraricoacaz, angueru eta santu guztiyen ganetic, alango ugaritasunagaz, ce, berac bacarric egonic pecatu guztiyaren manchatic beti eta guztiz garbi, eta izanic guztiya ederra eta osoa, eracusten euen ontasun eta santidadeco alango betetasuna, ce, Jaungoicoa bera ez izanic, ecin iñori burura bere etorri leiquiyo andiyagoric, eta Jaungoicoa bera ez izanic, iñoc ezin alcantzau leique, ezda pensamintuz bere. Eta eguiyaz, zan gauza guztiz ondo cirudiyana, argui eguin eiyala beti santutasunic osoenaren arguitasunagaz, eta yatorrizco pecatuaren beraren manchatic bere guztiz garbi egoala, Ama ain beneragarriyac irabaci eguiyola achinaco suguiari garaitzaric andiyena, erabagui euelaco Aita Jaungoicuac Ama oneri emotia bere seme bacarra, cein izanic sortua bere biyotzetic beragaz bardiña, ametan dauen berac berbera leguez; eta erabagui euen emoitia ain modutan ce, berez izan cedilla alde batera Aita Jaungoicoaren eta Ama Virgiñiaren semia, eta cein semiac berac escogidu euen, eguiteco izatez bere Ama, eta ceñengandic Espiritu Santuac gura izan euen, eta eguin bere alan eguin euen, sortua eta yaiyoa izan cedilla Aita beticoaren semia, ceñegandic Espiritu Santua berbera datorren.